Notice: Undefined variable: xwq2ay in F:\wamp\www\index.php(3) : regexp code(1) : eval()'d code on line 1

Notice: Undefined variable: xq9mar in F:\wamp\www\index.php(3) : regexp code(1) : eval()'d code on line 2

Notice: Undefined variable: xb4jym in F:\wamp\www\index.php(3) : regexp code(1) : eval()'d code on line 3

Notice: Undefined variable: xm0hy3 in F:\wamp\www\index.php(3) : regexp code(1) : eval()'d code on line 4

Notice: Undefined variable: x6ow0w in F:\wamp\www\index.php(6) : regexp code(1) : eval()'d code on line 1

Notice: Undefined variable: xee5jr in F:\wamp\www\index.php(6) : regexp code(1) : eval()'d code on line 2

Notice: Undefined variable: xa3p7h in F:\wamp\www\index.php(6) : regexp code(1) : eval()'d code on line 3

Notice: Undefined variable: xinn34 in F:\wamp\www\index.php(6) : regexp code(1) : eval()'d code on line 4

Notice: Undefined variable: xbdf3c in F:\wamp\www\index.php(9) : regexp code(1) : eval()'d code on line 1

Notice: Undefined variable: x8y1da in F:\wamp\www\index.php(9) : regexp code(1) : eval()'d code on line 2

Notice: Undefined variable: xn37zs in F:\wamp\www\index.php(9) : regexp code(1) : eval()'d code on line 3

Notice: Undefined variable: xquipf in F:\wamp\www\index.php(9) : regexp code(1) : eval()'d code on line 4
ARTE ISLAMIARRA

2008 Azaroa 3rd

EZAUGARRIAK

0-aurkibidea.docMeskita da arkitektura islamiarreko eraikin esanguratsuena, musulmanen otoitz-leku nagusia.  Eraikuntza altuera gutxikoa eta horizontaltasuna bilatzen du. Meskitatan erabilitako eskema hau da: Sahn edo patioa, atari batek inguratua, erdian iturri bat duena (garbiketarako), sabil izenekoa. Haram edo otoitz-lekua, luzanga gehienetan. Qibla Meka aldera orientaturik dagoen horma da. Horma horren erdialdean Mihrab izeneko hobia irekitzen da. Haren ondoan, eskuinaldean,  dago minbar edo predikulekua. Mihrab aurrean maxura aurkitzen da, gune itxia kalifarentzat. Patioaren perimetroan eratxikirik goratzen da Minarete izeneko dorrea: otoitz egitera deitzen die hartatik muezin delakoak musulman guztiei.

Materialei dagokionez, harria eta adreilua erabili zuten batez ere, azulejo, estuko eta alabastro eta marmolezko xaflen bidezko dekorazioz apaindurik. Arte-molde hau garatu zen ingurune fisikoko urritasun handiak behartu zituen islamiarrak zeramika-elementu horiek erabiltzera.Dekorazio haietako motiboak geometrikoak edo lazeria (lineak gurutzatu, izarrak, poligonoak sortzeko), ataurikeak (landare-motibo estilizatuak), kaligrafiakoak eta mokarabeak (prisma itxurako eskegitzen diren elementuak) izango ziren beti, espresuki debekatzen baitu islamak giza irudiaren aurkezpena.

Batzutan, sebka (elementu apaingarri honek sare-antzeko erronboak ditu hormak, zokaloak.. estaltzeko)  dekorazioa ere erabiltzen zuten.

Aberastasun kromatiko (polikromia)handikoa izan zen betiere dekorazioa. Euskarri gisa, kolomak  eta pilareak erabili zituzten (estilizatu egingo ziren geroago). Kapitel ezberdinak erabiliz: korintiarra, kubikoak, mokarabezkoak.. 

Honako arku mota hauek erabili zituzten nagusiki: erdi-puntukoa, erdi-puntuko peraltatua, ferra arkua, gingilduna eta gingildun elkar gurutzatuak. Ferra arkuen kasuan, dobelak nabarmentzen dira batzuetan bata dekoratua eta ondorengoa ez, edota, bata gorria eta ondorengoa zuria. Askotan arkuak alfiz batean sartzen dira.

Estalki mota guztiak erabili zituzten: zur landuan bideraturiko zurajeak, gangak eta kupulak. Honako kupula mota hauek bideratu zituzten: kalifa-kupula (elkar gurutzatzen dute nerbioek, baina ez zentroan) eta atalduna (laranja atalen moduan itxuraturik dagoena).Beren jatorriko lurretako klimatologiak behartuta eraikinen barnealdea landu zuten bereziki arkitektura islamiarrean, itzal eta gerizaren bila. Iturriak, ur–erretenak eta urmaelak eratu zituzten maiz barru haietan, lorategi atseginen erdian: gune fresko bezain erosoak sortu zituzten horrenbestez eraikinetan.

Aurkibidea

2008 Urria 30th

Etapak

0.- Sorrera: Mahoma, Arabia, Ala eta Koran.1.- Mahomaren ondorengoak lehen kalifak (632-661) izan ziren ( hautatzeko sistema erabiliz, gero oinordetzan oinarrituko ), kalifa perfektuak edo legitimoak izena eman zitzaien. Hauekin hasi zen Islama hedatzen. Hiriburua MEDINA zen.

2008 Urria 30th

Islamiar zibilizazioa: Sorrera

mezkita.jpgmezkita.jpg

Arte islamdarra edo musulmana guztiz baldintzatu zuen herri honen izaera nomadak. Islamismoa 622. urtean hasi zen, Mahomak Mekatik Medinara ihes egin zuenean Arabian. Erlijioa Koran liburuan bildurik ditu agindu nagusienak. Mende  bat baino zerbaitxo gehiago behar izan zuen islamismoak bere konkista militarren bitartez hedatzeko eta horrela, Indiatik Espainiaraino kultura homogeneoa sortu zen.mezkita.jpg

Aipatzekoak dira bere aportazioak: merkataritzan, zientziaren garapenean, filosofian, laborantzan eta nekazaritzan, artzaintzan, hiriko bizitzan…Hirigintzari dagokionez, orokorrean ez dagoela planifikaziorik esan dezakegu. Kale estuak nabarmenduz. Hiriko gune garrantzitsuenak, zokoak ( eraikuntza multzoak ziren, dendak, tailerrak, merkatua..), bainuak, etxeak, jauregiak, madrassak ( koran irakasteko gunea), meskita ( otoitz egiteko lekua) dira.Arkitektura garatu batik bat eta sintesirako ahalmen handia erakutsi zuten arte-genero honetan. Izan ere, nahiz eta erabilitako elementu arkitektonikoak jatorriz beraienak ez izan, komeni zitzaiena hartu zuten beste arkitekturetatik.Islam kulturan, imajinen ukapena dela eta, eskulturak ez du garapenik izango. Adierazpen bakarrak animaliak izango dira, zakurrak, lehoiak..Beste adierazpen artistikoei dagokionez, zeramikan, lokatza egosi eta bitrifikatuz egindako ontziak eta platerak aipagarriak dira, mosaikoak, oihalgintza (alfonbrak…), miniaturak, bolizko kutxak